XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Begirada gordin eta usain txarreko batekin begiratu zion Chicki.
- Zer nahi duzu?- galdetu zuen.
- Dauzkazun liburuak ikusi - erantzun zuen Chickek.
- Ikus itzazu - esan zuen gizonak eta palanganara makurtu zen, baina alarma faltsu bat besterik ez zen.
Chickek dendaren barren aldera jo zuen non bilakuntza on baten aldeko giroa zegoen.
Insektu batzuek kraska egin zuten bere pausoen azpian.
Han larru zahar eta olibondo hostoen ke usaina zegoen eta hau usain nardagarri antza da.
Liburuak ordena alfabetikoan sailkaturik zeuden, baina liburudendariak ez zekien ondo alfabetoa, eta horregatik Chickek Partre B eta T-ren artean aurkitu zuen.
Bere lupa hartu eta koadernaketak aztertzen hasi zen.
Berehala
Erabat ziztaturik kaxa bat atera zuen poltsikotik, non ile leunezko pintzel batetaz gain, hauts daktilarrak eta Vouille calonjearen lumari zor zaion
Sakon egin zuen lana, bere karteratik ateratako fitxa batekin konparaketak eginez, eta gelditu egin zen, arnaska.
Ordura arte bere pipa zaharretan ez beste inon inork aurkitu ez zuen Partreren ezkerreko hatz erakuslearen marka bat aurkitu zuen.
Aurkikuntza zoragarri hura bere bihotzaren kontra estutuz, liburudendariarengana itzuli zen.
- Hau, zenbat?.
- Liburudendariak liburua begiratu eta farre algara bat egin zuen.
- Joño, aurkitu duzu...!.